TEK-Zumarraga-ayudas-proyectos-almacenamiento-movilidad-electrica

TEK Zumarragak biltegiratze eta mugikortasun elektriko partekatuko proiektu berrietarako laguntzak lortu ditu

TEK Zumarragak (9.834 biztanle) 97.000 €lortu ditu biltegiratze eta mugikortasun elektriko partekatuko proiektuak garatzeko eta instalazio fotovoltaikoak handitzeko, udalerriko bizilagunen eskaerak betetzeko helburuarekin.

Laguntza Gipuzkoako Foru Aldundiko Iraunkortasun Departamentutik dator, bere lurraldean eratutako TEKetan proiektu berriak bultzatzeko.

Deialdi honetan TEK Larraulek (253 biztanle) eta TEK Berrobik (602 biztanle) ere jaso dituzte dirulaguntzak, udal eraikinetako estalkietan dauden TEKen jabetzako instalazio fotovoltaikoek ekoitzitako energiaren aprobetxamendua optimizatzea ahalbidetuko duten proiektuak garatzeko.

Mugikortasun elektriko partekatuaren proiektuaren arabera, Zumarragako TEKek ibilgailu elektriko bat eskuratuko du TEKeko bazkideek erabiltzeko, eta Zumarragako Udalak utzitako aparkaleku batean ibilgailu hori kargatzeko gune bat jarriko da.